Baserritar eta Nekazariari
OKERRAK ZUZENTZEN
Or dabiltza, erritik errira, “diputadu” jelkideak esanaz Euskadi’n askatasuna beak ekarrik dutela. Es daudez toki txarrian oien zai egoten bagera. Aberatsaren alderako bai gogotik sayatzen dirala.
¡Baserritarrak! Jakin bear dezute, zuben “contra” edo aurkan egindako legea (Ley de Arrendamientos de Fincas Rústicas, deitzeyotena) oien botuen bitartez jarridala. Oien txarkeria gatik bialtzen zaituzte basarritik. Zuben nekeak, naigabeak eta malkoak, oiri zordizkiozute.
Eleziyuak urreatzen al dira, eta zuen gana jungo dira itz gozoak esanaz. Bialduizazute zuben ondotikan gaitza pegakorra daukana bialtzendan bezela.
Oiek berriz “diputadu” eteratzen badira, len egintzuten jokua berbera egingo dute.
Langille, nekaazri eta arrantzaleak alkartzen bagera, Estatutua eta gañontzekuak izango ditugu. Orretarako ezker aldera jo bear degu. Ezkubian loi asko dagolako eta zikindu ez gaitezen lenengokuan bezela.
Lenbiziko eleziyuetan ezkerrarekin joan izan bagiñañ etzizaigun gertatuko gertatu zitzaiguna eta gaur basarriyak zubenak izango ziran, eta gure seme maiteak ez liake juango soldadu gure erritik kampora.
Orra, len oker jokatu gendulako zembait kalte etorri zaigun.
Gure eskuetan daukagu Estatutoa. Gure gaiñ dago, jartzia edo ez. Len, lenago ikusidegu bezela, eskubiak, asi Calvo Sotelo’tik Gil Robles, Irujo, Monzón, Picavea eta bere lagun guztiak, ez dute egin ezertxoere Euskadi’n alde.
Esquerrak, Kataluña’ri eman zioten beren Estatutua, agindu zuten bezela.
Guk ere, aiekin juan izan bagiñan, emango ziguten.
Eskubiko jende orrek, Jaungoikoa jartzendute aitzeki, bañan ez sinistatu. Diru zaleak dira, eta dirua ez dauka Aberriak.
¡Orain da garaya Aberria azkatutzeko!
Danok alkartuta, deadearra eginzagun: ¡Gora Euskadi Azkatuta! ¡Gora Euskadi Gorriya”!
JATORRA