gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
Oiartzun
ERRIKO ETXEAN.- Il onen 2’an egindako batzarrean artutako erabaki nagusienak:
-“Gurutze” aldian gurutze bat ekaitzen aurkako jasotzeko gaia eskatu dute Aristizaba’dar Jose Nikolas jaunak eta Galardi’tar Jose Joakin jaunak jaun auen asmoa oso artu da, biño ezta erabakirik artu.
-Erriko jaietan, txurruak eta saltzeko etxola batentzat metro luze eta 3’80 metro zabaleko lurra eskatu du Gontzalez’tar Biktoriano jaunak. Oraingoz, baietza eman zaio.
-“Ergoien”go auzora egindako bide zabala dala ta Diputaziyuakin ordaintzak eta gora-bera batzuk garbitu dira.
-“Bordaxar” etxearen ipar aldeko erri-lurretan 14 metroko bidia egiteko baimena eskatu du Urdizkun’dar Pedro jaunak; ur-depositoaren beko aldean 13 metroko bidea egiteko eta ur-ekartze baterako ere baimena eskatu du berak. Lan-gaietako gizonen eskuetara bidali dituzte eskaera auek.
PELOTA.- Federaziyuak eratutako Gipuzkoa’ko txapelketaren azken partidua. Juaristi anaiak eta emengo Olaizola anaien artean, joan zan igandean jokatu zan.
Partidu ederra, biziya; gutxitan ikusi oi dan bezelakoa. Eskuzko pelotari yayoenetakoen artean ere gutxitan egiten ez dituzten bezelakoa. Itz batean, jokaldi bikaña igandekoa.
Asiera-asieratik bukatzeraño, pelota tokiaren jabe azaldu ziran gureak. Iya, zortzi tantoren aurri aibilli zuten eta. Biño, batian bada-ezpadago pillota azkoitiarrai emanaz, bestetan geiegi argitzen zuan eguzkiak txoro-txoro galdu arazi zizkieten tantoagatik, ara biok 21’na berdindu ta. Ura, ikusleen dardara. Azkeneko tantoa berriz, Olaizola’tarrak irabazita zeukatenean, jo Luix’ek eta ustekabean, palta. Juaristitarrak orrelaxe irabazi zuten ba, galdua zeukaten jokaldia.
Partidu eder au amaitu ta, guziak, 20 batez, gureak irabazi bear zutela, zioten. Eta ara irirtzi oietako bat eta ez edozeñena: “Irrintzi” Gipuzko-pelota-batzako zuzendari jaunarena:
“...indarrez, buruz, jokuz eta era guzietara, Olaizola anaiak izan ziran nagusi”.
Adixkideak, oraingona galdu dezute, baño ederki aski irabaziak dituzute gure txalo eta zorionak, alare. Artu itzazute ba, biotzez bialtzen dizkizutegunak.
BATZOKIETAKO TXAPELKETA
Gipuzko Pelota batzak eratutako txapelketa au ere, berotasunez pil-pil dago, oraintxe. Azken aurreko jokaldiak asiak bai dira.
Igandean (illak 10) Zarautz’ko “Zinema” pelota tokian, emengo Olaizola anai bulartsuak, bertako txapeldun puxkoren aurka jokatzekoak dira.
Jokaldi ontaz gañera, Errenderik’ko “Ororeta”n jokatu bear izango dute bi bikoitz abek, eta an eta emen irabazle irtetzen dana, azken partidurako aukeratua gelditzen da. Eta biok partidu bana irabazi ezkero berriz, irugarrenez jokatu bearra.
Partidu oiek guziak garrantzi aundikoak dira ta, datorren igandean pelotazale sail bat Olaizolatarrai lagunduaz, Zarautz’a joatekoa da.
Iya ba, suerte ona izaten dugun.
MAYATZEKO LOREAK. – Urtero bezela, aurtengoan ere, gure eliz-nagusian ospatasun aundiakin egiten ari dira Mayatzeko loreak illunabarrez, zazpiterditan oso egoki ateratzen dira eliz jai oiek.
Errosayo, otoitz eta euskal kantakin oso atsegiña izaten dan elizkizun ontara jende sail aundia biltzen da egunero.
ANABITARTE’ra. – Datorren iganderako, Errenderiar abertzaleak gertatu duten ibillaldiataz jakitun izango dira noski, irakurle guziok. Añabitarte, erri ontako mendi politara eratu duten ibillaldiatzaz, alegia.
Anabitarte’ko toki eder orretan egun guzian jai izango da igandean, eta ez nolanaiko jaia, gañera. Soka-tira, lasterketa, joku eta abar naiko alaitasun izango da, behintzat, altatutako tokina.
Ain egun atsegiña igarotzeko okasiyua izaki ta ezta noski, lo egongo Oyartzun’go gaztedia. Ez orixe.
Eta emengo sail ederra bertaratuko dala seguru gaude.
EZKONTZA. – Erri ontako izlari pizkor eta abertzale zintzoa dan Urdanpilleta’tar Joxe Mari, Tolosa inguruko neskatx batekin ezkondu da.
Zorion ugari opa diogu bere bizibide berri onetan.
DABILTZANAK. – Donosti’ko Seminario jaunaren sendia emen dago, udaberri ta udara igarotzera etorria.
Egonaldi atsegiña izan dezala sendi jator orrek.
-Apeztegia’tar Francisco apaiz jauna ere agurtu dugu.

Añarbe

2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net