gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
IZPARRAK

AUTEZKUNDEAK LAXTER
Hamaika naspilla ibilli dira aste onetan. Aozkao beste guazik ez da ibilli. Oraindaño Koreetan, bi urte osoan agintari izandu diran aldunak, gaurtik ez ditugu ezer eta berriak aukeratzeko, autezkundeak gañean ditugu.
Otsaillaren 16’an berriz autezkundeak!
Zein eta zenbat azalduko dituzten abetzaleak, jendea estu dabil. Batzuen ustetan, lengoak berak izango dira. Besteak diotenez, Leizaola ez dago orain lan oietarako; obe izango dala guzientzat Aldundian idazkari jarraitzea. Onen ordez zein aukeratuko dan, or dabiltza zalantzan.
Batzuen iritziz, lengoan bost atera ba’ziran, oraingoan sei ere atera leizke. Eusko langilleak beren alduna izaeta ez litzaketa gaizki Nekazariak ere bear lutekela berena...
Auek eta gehiago entzuten dira egun auetan. Baña iñork bai al daki zer gerta leiken? Abertzaleen artean oraindañokoan, batzar orokorrak erabakitzen ditu gauz auek eta orain ere orrela izango da noski. Beaz auek itzegin arte esaten diran guziak, utsean gelditu leizke.
Aurrerago ikusi bearko.
ARGIA’REN EGUTEGIA
Aspaldiko urteetan bezela, aurten ere “Argia” asterokoak bere egutegia azaldi digu. Euskel idazlerik ospatsuenak, mami ederrez bete dituzte bere orriak. Ipui ta olerki, jakingarri ta kanta, izkirimiri ta marrezki, berreun orritaraño osatu dituzte.
Milla ta bosteun pesta banatuko dituzte saritan kutxa batean dagon dirua asmatzen dutenei. Beiaren zozketarako txartel bat ere bertan dijoa.
Urtean baño urtean arrera obea egin oi zaio egutegi oni eta aurtengoan ere ala izango dala ziur gaude.
KAPEROTXIPI MARGOLARIA
Eman degu berriz ere. Orain illabete batzuk bere erakusketa egin zuanean, Amerika aldera zijoala esan gendun. Orduan, bere lanaz zamatuta joan zitzaigun; orain esku utsik etoria da; baña patrikak diruz beteta. Lan-zama an utzi ta arin ta alai dator bere anai artera. Ongi etorria gure erriko izena goralduz munduan zear dabillen gaztea.
Urrengo batean berakin itzeginda, luze ta zeatzago elduko diogu lan oni.
EUSKEL IRRATSAIOAK
Astero Eusko Gaztedia’k eratzen digun irratsaioa, oraingo onetan ere utsegin gabe entzun genduan.
“Jostallu” taldean artu zuan bere gain asteko lana. Lau abesti entzun-arazi zizkuguten. “Urrundik” eta “Ene maitea” oso egoki.
Billar gazteak “Bortian ahuzki” abestu zuan eta Elosegi abezperenak “Nere maitena aranbeltz”. Biak entzulien oso gogoko izan ziran. Orobat Agirre “Ni Mendexa’ra” abestiakin. “Goizian on” Mujika gazteari entzun genion.
Lan euek agertzen Barriola andereñoa zan eta bere abots atsegiñez geñera, izkirimir ta ipuiak esan zizkigun. Guziak ederki.
“LOTSATI”REN OLERKIAK
Olerki zaleentzat berri on bat. “Lotsati” idazle berriak, oraindik orain asita bertso zaleen gogoa beregatu duanak, liburu bat egiteko asmoa artu omen du.
Bere lan batzuek orri onetan irakurriko zinduzetan aldizka eta ziur gaude pozik artuko zinduzutela. Ez giñake, ba, arrituko orain atera bear duan liburu orrek arrera ona izateakin.
Mutillak merezi du ta guk lagundu egin bear.
BERTSALARIAK
Tolosa’n eta Azpeiti’n egin ziran gudaketak ba-dirudi bertso zaleak berotu dituala, gaur, Elizondo’ra joateko. Itxurak ala dira: Donosti onetatik autobus bat jendez betea dijoa ba Baztan’go errietatik, Jainkkoak daki zenbat joando diran.
Antzitonea trinketea leku erosoa degu lan onetarako. Arratsaldeko lauretan asiko da saioa ta, bestetan bezela, lau eratara kantatuko dute.
Ona zer bertsolari agertuko diran neurketa onetara:
Michel Dargaitz, Otsondo, Baztan
Simon Ibarra, “Katxo”, Sunbilla, Bidasotarra.
Pedro Graziarena, “Kaxkagorri”. Urrotz.
J. Ibarra. Ziga. Baztan.
Pierres Erramuzke. Banka. Benabarra.
Jose M. Mutuberria. Eltzaburu.
Michel Monako. Urepel. Benabarra.
Eta Aldude’ko beste bi bertsolari gazte.
Bederatzi bertsolari napar!
Naparroan euskera galtzen ari dala negar dagigunok, igandean poz ederra artu bear degu hainbeste napar seme euskeraz abesten entzunta.
Ango egitearen berri datorren astean emango dizutegu J. L.
ANTZEZ TALDE GUDAKETA
Gaur zortzi asi zan. Alegi’ko gazteak, Alzaga jaunaren antzezki lan bat ikustarazi ziguten: “Elizatxoko Ardazlea”.
Ez goaz orain len au nolakoa dan emen agertzera Euskera garbian egiña da ta Laburdi’ko izkera darabilki bertako seme batek. Agegitarrak zintzo saiatu ziran lan onen edertasuank agertzen. “Andre Madalen” irudiko egillea, Amonarriz andereñoa oso egoki egon zan eta beste guziak ere ederki lagundu zioten beren eginbearretan.
“Lorentxo mutil zarra” egin zuan gero Gaztañaga gazteak eta naiko par egiñazi zuan. Ederki alegitarrak eta jarrai bide orri!
Errege egunean Errera’ko batzokikoak genitun. Auek etziran gudaketara etorri “Idartzako jaunak” eta “Gizon Bikañak” jarri zituzten eta bertan bildu zan jendeak naiko txalo eskeñi zizkioten.
JOSTALLUAK ZEÑEK NAI DITU?
Erregeak joan ba’zaizkigu ere, Poxpoliñak ezin ba gelditu jostallurik gabe eta gaur arratsaldean banatuko dizkeite, beren aretoan.
Errege egun berean Pizkunde’n izan zan tonbola edo dalakoa ta, jostalluak aitzezki, euskal ikastolatarako diru mordo eder bat jasoak dira gure emakumeak.
Orduan al zutenei eman ba’zitzaien, gaur ezin dutenei ta guziok pozik.
ALOÑA.

2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net