gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
Eguneroko xaltxa
GAURKO EBAJEIOA
Sartu zan ba Jesus txalupa batean, bere ikasleakin batera. Ta bat-batean ekaitz izugarriak azaldatu zuan itxasoa, olatuak batel gañetik au urazpiratu bear balute bezela pasarik.
Baña Jesus lo zegon artean.
Ta ikasleak, urreraturik, larri-larri esnatu zuten, “Jauna, esanaz, Jauna, gaizka gaitzazu bestela galduak gera ta”.
Jesus’ek, berriz, onela erantzun zien: “¿Zerk bildutzen zaituzte, sinismen auleko gizonak?”
Ta gero, jeiki ta aize-itxasoei agindu zien, eta bare-bare gelditu ziran.
Au ikusirik, oso arrituta “¿Nor ote da, sioten, aize ta itxasoak bere agindupean dauzkan au?”

ITXASOA ASARRE
Ebajelio’ko ekaitza bere gain nabaitzen dute gaur ere “españar eskubikoak”. Ta orduan bezelaxe “Jauna, salba gaitzazu” diote karraxi bizian.
¿Zerk sortu du ordea ekaitza? ¿Kristau izena daramagunok kristau bezela bizi al gera? ¿Ez al degu kristautasuna mingañean ta gerekoikeria biotzean arkitzen bazter guzitan? ¿Ala guk nai deguna egin ta besteak Jainkoaren legepean eukitzea al da kristau izatea?

¿TA NOLA BARETU NAI DEGU?
¡Gorrotoarekin, alajaña! Ta utzi zaiozute sinismenaren etsai diranai agertzen dieten gorrotoari. Gaizki dago, etsaia gorrotatzea ez da Jesus’ek emandako “maitasun legea” betetzeko biderik onena. Baña...
Begira, Gipuzkoa’n gertatzen dana aztertu dezagun.
Emen ez dago eskubitarrentzat “problemik”. Ezkerrak oso atzetik geldituko dira noski. Baña alare, or ari zaizkigu “unión antes que todo, sobre todo, con todos, a toda costa"”ekin elizatik egiñalean bota nairik. ¿Baña zertarako, adiskideak, gu bakarrik, abertzaleko bakarrik lau "mayorikoak” ta bi “minorikoak” ateratzeko gauza baldin bagera?
Gañera, gurekin ¿batasuna egiteko asmoan preparatu al zenituzten “No pasará el separatismo” dioten papertzar oiek?
¿Gurekin batasuna egin naia agertzen al du “No hay opción entre España y Anti-España” orrek?
¿Jesukristo gauza guzien gain, jartzea al da “Patria”, religión, Familia ta abarren aurretik jartzea Calvo Sotelo’k atzo bertan egin duan bezela?
Tira, arpegiak garbi, zuek eta guk “Religión” bat degu, ez det uste au aitortzearekin zuek galtzen dezutenik. “Patria”n, ortxe dago korapiloa. Berriketak alde batera ba. Ta gogoratu zuen eta gure “Religión” orrek gezurra gogor zigortzen duala. Gaurkoagatik asko da.

TAKAZZE’KO GUDATEA
Ilaren 21’ean abisinitarrak asitako burrukaldia, 30’ean bukatu zan, italiarrak gogor erantzun arren azkenerako errenditurik, 3.000 italiar il ote diran diote. 75 ametraladora, 2.600 suizkilu ta 18 tanke galdurik.

ITALIA PAKEZALE... ¡A, BAI!
Mila aldiz esan ezpadu ba Europa’n gudarik nai ez duala. Abisiniakoa beren

(Bigarren orrian jarraitu ta bukatzen da)

egitekoa da ta kito. ¿Ez al da gauza garbi agertzen?
Petroleo enbargoarekin blokeoa etorriko omen da ta onekin guda. Itali’k azkazal eta ortzakin gogor egingo baitu. Beraz guda besteak nai dute.
Sozialisten ere onelako zerbait gertatzen zaie. “Eliza, noski, eleziotan sartu ez da ba. ¿Elizak zer ikusirik bai al du ba ontan? ¡Eleziotan sartu alajaña, Eliza! ¿Zer galdu zaio Elizari ontan?” Nunbait aztu egin zaie sozialista jaunei berak irabaziko balute, elizak itxi, praile ta monjak bialdu (?) ta apaizak “obrero parado” biurtuko lituztekela esan dutenik.

BERRI SAIL BAT LABURKI
-Venizelostrrak Condilys’en eriotzarekin arrotuta Mazedoni’ko erri batzuetan nasketa jarri dute, polizikoak eta botiaz.
-Prantzes Gobernuak 310 boto izan zituan alde eta 165 kontra. Baña iru ministro ezkerreko muturrekoak berakin dituela ikusita ikaratu ote diran diote. ¿Ortik sortuko ote da krisis berria?
-Paris’en Jeze irakaslea klasea ematen ari zan tokira indarrean sartuta ikasleak irakaslea ixilduarazi ta ikastolatik bota egin ztuen. ¿Ta agintariak?
-Ezta egia Japon ta Alemani artean ezeren konponketarik egin danik. Berri abek Errusi’k zabaltzen dituanak dira, beste europar erri batekin egin nai luken batasuan errexteko.
-Poloni’k Dantzig’ko “pasiloa” itxiko omen dio Alemani’ri ilaren 7’tik aurrera ¡Ta guziak pakea nai!

“POXPOLIN”
Ikusi degu. Aste ontan jasoko dezute alde guzitan.
Berrobi, Ibarra, ta abar bezelako asmoakin dauden beste erriai, bi itz, ia noizbait ulertzen diguten.
“Poxpolin” zabaltzea abertzaletasunari dagokiona bezela artu bezate. Ta bialtzen zaizkien iyeki guziak zazpina xentimo ordaindu. Gero al dituenak amarna saldu. TA SALTZEN EZ DITUZTENAK EMAN. Eman, txikiak zaletu bitartean. Berrobi’n estae baterako ¿ez al zerate 20 lagun ¡HOGEI! Amabostean bein txakur aundi bana BOTA nai dezutenak? Tira ba, mutilak; tira, neskak.

Xaltxero.


2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net