gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
ZALDIBIA’TARRAK
Aspaldi ontan zaletasun aundia genduen Zaldibia’ko erri atsegin orretan itza-aldi bat emateko, bertako nekazariak jakin debaten, zein premi aundia dagoen gaurko egunian, gure indar denak alkartu eta bat egin da jarri ondoren gure eskubidean baitu eta gorde arazitzeko.
Nekez bada ere, iritxi zaigu eguna orrera juateko.
Datorren igandean, artsaldeko 4’retan eta Zaldibia’ko enparantzan itz egingo dute, Gipuzkoako E. N. B. Albartasuneko Idazkari edo Secretario dan Murua’tar Gabin’ek eta Eusko Nekazari Bazkuna sortu eta ain indartsu jarri duen eta ainbeste lan bere alde egiten duen don Poli, apaizak.
Lendabizikoak agertuko du zer dan Eusko Nekazari Bazkuna, zertarako sortu zan, zer egin duen eta zer egin biar duen.
Bigarrenak, berak dakien argitasunarekin, aditzera emango ditu gaurko egunian, esku artian darabiltzaten arazo eta lege garrantzizko denak, batez ere, nagusi maizterren arteko gora berak, Albaiteroekiko gora berak; Aldundiaren lege asmoa, eta beste orrelakoak.
Baita ere emen izango dirade Andoain’go Etxeberria, bertsolari sonatua, eta bere lagun bat ere, zueri beren bertso oiekin zer egin biar degun nekazariak erakusteko.
Beraz, Zaldibia’tarrak eta Arama, Alzaga, Gainza, Isasondo, Ordizia eta inguruetako errietako nekazari denak etorri denok igande artsaldez Zaldibia’ra, artsalde alai eta onurakor bat igarotzera. – ERTUNDA.



2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net