gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
KOROLAK
Euzkadi’ko pelota txapelketa
Laburdi’tarrak etorriko’dira.-Benabarrak ere bai?- Jokatuko da datorre illan 7’an, 14’an ta 21’an

GIPUZKO PELOTA BATZA asi da lanian aurten Donostian jokatuko dan EUZKADIKO PELOTA TXAPELKETAK euki dezan bear duan garrantzia.
Izpar ederrenak ditugu leku guztietatik, batez ere Bizkai aldetik.
Juan dan igandian luzaro mintzatu giñan Bilbo aldetik etorri ziran lagun atsegiñakin, ta zaleturik daude Donostira etortzeko EUZKADI’ko txapelketa jokatzera.
Beren bikotia aukeratuta daukate, da naiz berak ez esan, badakigu itxaropen oso osua daukatela txapelketa irabazten ez badute ere larri-larri ibiltzeko...
Gazteitarrak ere gogor ori dira bikoterik onena aukeratzeko saiuak egiten. Oiek ere Araba goi-goian utzi bear omen dute.
LAPURTARRAK
Aurten jokatuko dan txapelketak izango du gauz bat atsengingarria: LABURDI’KO ANAIAK etorriko dirala gurekin jokatzera.
Atzo AHINOA’ko LEGASA pelotari bizkorakin mintzatu zan GIPUZKO PELOTA BATZA’ko ORDEZKARI BAT, ta itza eman zion bere anaiakin ez bada beste ..... etorriko zela gure txapelketa.....
Al badu bere anaiakin jokatu nai ..... Au ordea BORDELETA’n (Burdeos) dago gudari, ta ezin esan zezaken egun oietarako libre izango dan edo ez.
Berri onek zenbat poztutzen gaitun ezin adierazi genezake. Ta uste degu gurekin poztuko dirala euskotar guztiak bada EUZKADI’ko PELOTA TXAPELKETA dala ta Urumea pelota lekuan ikusiko degu EUSKALDUNEN ANAITASUN eder bat.
Gertatu danak gure AHINOA’ko LEGASA pelotari jatorrak txalotzeko eguna etortzen danian.
BENABAR’TARRAK ERE BAI?
Gaurkoz ezin esan genezake seguru baño uste degu BENABAR’tarrak ere gurekin izango ditugula txapelketa edo kanpeonato onetan. Egun oietako batian jakingo degu ziur. Gure adiskide Andre Hospital, Alduide’ko euskotar zintzuak adieraziko digu Lisar anaiak etorriko diren edo ez, agindu zuten bezela.
Oiek etortzezkerotan aurten EUZKADI’KO TXAPELKETA JOKATUKO DUTE: BIZKAIA, ARABAN, NAPARRA, LABURDI, BENABARRA ta GIPUZKOAK.
ZER DERIZKIOTZU IRAKURLE?
Irrintzi.

2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net