gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
GIPUZKOA KIXKATZEN
GUDA BELTZA
BATZORDE’TAR

Gudaketa aurrera dijoa. Aspalditik ez degu ezagutu orrelako ilketarik. Ez Euskalerrian ez diralako izan burrukada gogorrak baizik gaur ontzi beldur garriskoagoak daudelako, eta ordu batean lenago aste batean baño gehiago egiten dalako. Arritzekoa da egun urte igaro ta gero hogei garren sigloan oriandik karlistak egotea.

Ba’dakigu zer dabillan or barrutik. Fatxismoak irabazi ditu errege-zale guztiak. Eskubitasuank militarakin batera egin nai izandu erriko gizonak betiko oiñ pean jartzen. Nunbait langilleak geiegi agintza eguki zuten lengao errian gogoan aurka. Eta ordutik aiek gogoratuaz. Berari iduritu zale etorri dala ordua berak berriz nagusi egiteko. Baña oraindik geienak ez dute jakin beste egun batzuetan gaudela. Ori da benetan itxuak izatea.

Erriak bere gogoz eta borondatez ekarri zuan Erkalderria, eta bere borondatze eguki, gorde nai du bere gobernua. Askok ez dute nai izan Erkalderrian barruan, bere legean barruan bizi izatea, eta oiek ba leike oraiñ beste Gobernu gogorragoen mendean egon bearra ziatea.

Danok dakigu nolako galerak etorri diran gaurko guda beltz onekin. Aberatzak ordaindu bearko dute. Bera nai izan dute eta bear galdu bearko dute. Iñola ere etzaiote utziko agintzan zergatik etorpena langilleareana dalako. Langillean gobernua bear degu.

* * *

Atzo izandu nitzan Ordizia’n. Bertan ikusi nitun erriko gudariak tiroka karlistan aurka. Auek Besasin’go lantoki aundian daude sartuta. Bertan indarizu egiten dira. Jakiña, orma gikañak dauskate barruan gordetzeko. Zerbait ikusteagatik iyo giñan Iturritxo mendira, baño laister jatxi bear izan gendun zergatik balak ugari zijuasten Iturritxo zear.

Galanki bota zituzten bai batak eta bai besteak. Plomosko ebia erori zan Ordizi eta Beasain gañera. Erri sarreran kañoi bat zegoan jarrita.

Beran inguruan emakumeak ugari “Gugutz gerriko” sarituak saitzeko. Emakume bioak aundikoak. Beldurrik gabeak eta bere obligazioak dakitenak. Orrela jarraitu bear dute gure gizon gudariak, eta emakumeak laguntzak.

Tolosa inguruan etzegon tirorik. Baño bildur xamar zeuden tolosarrak bate mauserik etzuetelako. Belauntza eta Leaburu inguruan “requeté” oiek zebiltzan, Tolosa aldera sartu naian. Gaur joan dira alderdi arta bost egun baño gehiago gazte bere fusillakin, goiz goizetik. Jakin degu ederki isutu dituela karlista oiek.

Errenderin atzo izandu ziran burrukada gogorrak. Oyartzu’tik sartu ziran karlistak berriz mendiz gora sartuazi dituzte. Izan dituzte elortza batzuek. Nik usten det berriz ez direla etorriko, zergatik damutuko izan bear dute.

Beste Gipuzkoa’ko alderdi danak gure mendean daude. Bear degu egon esnatuta, begiak ondo trikirik. Gaurko gudaketa au ez txantxetako berriketa. Fatxistak irabazten badute galdu gera urte askotako. Guk irabazten badegu, ziur ziur eman leike, langilleak nai baldin badegu beñere ez dute jaikiko burua gure etsaiari. Eutsi ba gogor. Egon danak bere lekuetan. Langille guztiok zerbait jartzen ba degu gure partetik iñork ez digu irabaziko. Gu gera geienak eta onenak.

Aiek gutxieank naiz guk baño gaur obeagoak eta fusil gehiago izan.

Hamabost egun igaro ditugu. Orainezkero iñork ez gaitu irabaziko. Alkar lagundu bear degu guretakoak goserik eguki ezdedin.

* * *

Mendi aldera jo bearra izango degu. Ala uzte degu. Zergatik karlistan xistimeakin ez dago obeagorik mendira joatea baño. Orregatik emendik aurrera Naparruko mendi oietan sartu bearko dute baserritar mutillak oitura geiago dutelako. Beasain irabazten degunean asi bearko degu Naparruan sartzen ia Iruñaraño juaten geran karlistan atzetik. Baita ere Gazteiz aldera. Guk gure Gipuzkoan irabaztea ez degu naikua izango. Albaldin badegu Naparruan irabazi bearko degu.

Ia ba, sozialistak, ia komunistak, ia abertzaleak: langille guztiak. Aurrera ziaro irabazi arte Euskadiren eta gero Españi guztian.


2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net