gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
GUDAREN ONDORENAK

Anaiak anaiekin gerran gabiltza. Bata bestearen kontra egiñalean. Gurasoak alde batetik, semeak bestetik ikusten ditugu. Sendi asko ta asko autsiak galdituko dira. Batak beseta ilko bait-du. Orixe da gerraren ondorena.

Buru-belarri gerran sarturik gaude. Ez degu lanerako betik. Ez degu irabazirik ematen. Ego aldean batez ere uztak lurgañean ustelduko dira zeñek bildurik ez dutelako. Maats ta gariak batez ere exkaz izango ditugu etorkizunerako. Txirotasun gogorra datorkigu beraz. Gauzak onela galextitzen dira. Lana horrela urritzen da. Orixe da gerraren ondorena.

¡A zer nolako erantzun-bearra sortu dutenentzat! Sendien naigabea, errien txirotasuna, berak nozitu bearko dituzte. Beren gain izango dira aldi ontako ez bear guziak. Katolikotasunak barkatzeko eskatzen digu ta guk barkatzen diegu. Kalte egin digute, kalte izugarria, onenean iñork zuzendu ezin lezaken alakoa, baño ala ere guk barkatu egiten diegu. Barkatzeko ordea baldintza bat izan ordurako berriro beste gerra bat sortzeko asmoa duenari.

Gerrak beti ditu ondoren txarrka. Gerratik ez letorke ezer onik. Eriotza, naigabea ta txirotasuna besterik ez du gerrak berarekin. Ezin liteke beraz ona izan onelako ezaugarria dituana. Eta gerraren ezaugarriak oiek dirala ezin ukatuko digu iñork.

Patxista aldeko gudariak irixten diran tokian erreketa ta eriotz gaizaik egiten dituzte aldanean. Iruña’n bertan berak bezin katoliko diranen izperringia erre omen dute. Ango abertzaleen periodikoa alegia: “La Voz de Navarra”. Ez dakigu egia dan, ezpait-gera Iruña’nizan. Kea dan lekuan izaten omen da ordea sua ta andik datozkigun ke usaiak erreketa orrenak izan ditezke. Berak bezin katoliko diranen periodikoa esan degu, baño ez gera ondo ari.

Ezpait-dute oraingoan behintzat katoliko diranik azaldu. Katoliko danak oiek artu dituzten bideak alde batera utzi bean dituan iritzikoak bait-gaituzute.

Gerra onen ondorenak zein kaltegarriak izango zaizkigun ezin esan ere diteke. Askoz obea izango da egunei etortzen utxi ta berak aoz-ao esango digutena entzutea ta begi-aurrean jarriko digutena ikustea. España guzia ondatuko da ta berarekin batera ondatuko gera gu ere. Aldi luzena ibilli bearko degu orain autsitakoa konpondu eziñik, eta orain botatakoa altxa eziñik. Gura lanak beraz luzaroan behintzat oraingo kalteak zuzentzeko beña ez dira izango. Lur jo-ta geldituko da España gudari batzuen arrokeriaren, karlisten guda-griñaren ta patxisten arrotasunaren arruz. Eta oiek bakarrik errudun izan arren guziok izango gera kaltedun.

Gerrak ondorio txarrak beti ba-ditu, anai arteko gudak are ta txarragoak. Eta anai arteko gudak are ta txarragoak. Eta rrak aundiak izango dira. Esan degu lenago ere ta berriro esaten degu, ia ze nolako erantzun-bearra sortu dutenentzat!

Ez genuke behintzat orrelako kezkik guretzako nai.

2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net