gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
¡¡Entzun!! ¡¡Entzun andoaindarrak!!

Ene nekazari maiteak, biootzeko euskaldun zintzoak ernai.
Gaur goizeko bederatzietan itzaldi bikaña degu, izlari Monzon’tar Telesfor ta Lasarte’tar Joseba Mirena jaunak, biyak aldun izateko izentatuak ta bersolari berriz ain sonatua dan Eizmendi’tar Iñaki (Basarri), ditugula.
Izlariak gure erriaren aunditasuna ta pakearen billa dabiltzan gizonak dituzute beren españetatik egiya ta maitetasunaren abotza bezterik ez dezute entzungo, Madrid’a juaten diradenian, gu guztiyogatik lana egingo dute gogoz ta maiteki. Ez dirade auteskunde aurretik itz ederrakin atzipetu engañatuko or dabiltzen bezela, berak ezer ez egin ta egin lezakeanari galazi, baserriz baserri or dabiltza esanaz eskubiai autarkia botua ematen ez badiote oben (pekatu) aztuna egingo dutela uzkurtzaren alde berak bakarrik dijuaztelako ta beste orrelako gauza asko abertzaliak oinpetuaz, baña alperrik dabiltza gezurrarekin bide gutxian juango dirade, ta, esaera da “lenago arrapatzen dala gezurtia erren elbarria baño”.
Horrela datoztenari galdetu zaiozu zein eskubikin batu diraden ta erantzuna bihar bezela ematen badizu esan biarra daukate or komentuak erretako garaian agintari zegoen Maura jaunakin, komentuetan zeuden lekaime edo monjak izaindu zituan Lerroux jaunakin. España zatitua ikusi baño gorrien mende ikusi nai duana ta abar perretxiku ederrakin batu dira uzkurtza ondo gordetzeko.
¿Zer itxaropena eduki biar degu euskaldunak geraden aldetik euskal erriari gorrotua beti azaldu dioten jaun oyekin ta uzkurtzari izain egin izan diotenakin?
Aldun euskotarrak orain guk aukeratu nai ditugunak geyenak lenago aldun izanak dirade orregatik lenago ikusirik zein on aundiyak egin zituzten gure Euzkadi ta uzkurtzaren ade, bai arrantzale lege ederraren alde, nekazarien ta gañentzeko langillen alde ere lana gogor ta ugari egiñaz, eskubi aldeko izena daramazkien oyek arrantzaliei, nekazariei ta gañerako langille guztiei lege estuak jarri dizkigute lenago ginduzten alderdi batzuek kenduaz. Beraz ernai guztiok, botua eskeñi baño lenago ondo oldoztu zeñi eman, gero berandu izango da negar egitia. Orretarako dezu gaur egingo dan itzaldia bein beti jakiteko zeñen alde jokatu, beraidi ondo entzun, berak esango dizkizuten egi aundiak ta ondo oldoztu ondoren ikusiko dezu au dala euskaldun baten alderdi benetakuak ta orduan eman zure autarkia, baña ez gelditu itzaldi onetara etorri gabe aitzekiren bat jarri ta.
Aurtengo autezkundiak garrantzi aundikuak dirade guzientzat batez ere guretzako Euzkdi gure aberritzaz ezagutu nai degunontzat.
Itxazontzi bat itxaz zabalian bi aize zurrumbilluak jota iya ondatuan arkitzen dan bezela arkitzen da J. E. L. alderdiya, bada naiz esker aldetik berdin eskubitik biyak ito nayian dabilkite, baña guztiyak menperatuta egon ziur kayara iritxiko dala ta berarena izango dala guztiyak garaituaz, ta au egiya ta maitetasunaren aziya zabaltzen dualako.
Aurki arte bada, baña ez astu bederatzitan asiera emango zayola puntual, zergatik izlariak beste errieta juan biar duten.

Patxi
Andoain’dik


2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net