gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
Lasarte

AUTESKUNDEAK.- Oker txikienik gabe, pake osoan igaro zan erri ontan auteskunde eguna.
Ona emen aldun bakoitzak izan zituan autarkiak:
Nacionalistak:
Pikabea, 212.
Monzon, 172.
Irazusta, 164.
Iruxo, 158.
Lasarte, 155.
Ezkertarrak:
Amilibia, 151.
Larrañaga, 149.
Ansó, 149.
Apraiz, 149.
“Derecha contrarrevolucionaria:
Mujika, 49.
Lojendio, 47.
Orexa, 47.
Pagaoga, 47.

Usabiaga 1.
Komentuko lekaimeak (monjak) eta ildakoak kenduta “censo” ko euneko 86 auteslek eman zuten autarkia.
Aurreko auteskundean baño 35 autesle gehiago izan dira oraingona.
Emen ere, beste erri geienetan bezela, “eskubi” dalako oien jauntxokeriak bere eztenkadak zabaldu zituan bai kalean, bai baserrian ere.
Eztegu uste datorren igandean lengo “hazaña” ori berritzeko almenik izango dutenik.
Azaña’k uxatuko bai ditu noski jauntxokeriak! Eta Azañak uxatzen ez paditu nork uxatua izango da.
Nolanai ere gure berriketak alperrikakoak dira. Gertu gaitezen berriro datorren iganderako, gertu guziok kistar eta euskotar bezela JEL aldez; gertu guziok, gizaseme eta emakume, jauntxokeria zapaldu ta gure erriaren iritzia garbi azaldu dedin.
¡Euzkadi’gatik beti aurrera!
JESTORAK.- Aurtengo “Sanpedrotan” eliz atzeko plaza berrian sekulako dantzak egiteko asmotan giñan eta orain... ¡orra gure ametsak lur jo!
Jestore gizajoai ostikadatxo bat ematera dijoazela entzun degu.
Egia ote Egia ote erriak ain “maite” zituan jestoreak ez bat eta ez bi eskubide apurrik gabe geldituko dirala...?
¿Eta plaza berria...?
Plaza berria egiten asteko dago ta asi baño lenago gauzatxo batzuk azaldu bearrean izango gera. ¡Bai orixe!
ERIOTZA.- Lengo astean erri ontako berririk ematerik izan ez genulako oraingo onetan berantxo bada ere Urzelai’tar Emeteri jaunaren eriotz berria eman bear degu.
Goyan bego.

A-BI

2006 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net