Getari
ERRIKO BERRIAK. – Gai au aspaldi ontan oso ixil arkitzen da, ta derizkiot noiz edo noiz zerbait idatzi bear genukela. Gañera, baten batzuk egon leizke zai euren izenak argitalduak ikusteko, ta orra bada emen ta ixo.
EUSKEL IZENA. – Aranburu pelotari pamatuak eta bere emazte Bordagarai’tar Agate’k izan dute lenengo poxpoliña. ¡Bai izen egokia ezarri ere ugutzatzerakuan! Miren Terese, ¡Ori da ondorengueri bide egokia jartzia. Jakin bezate ¡ze politak diran euskal izenak! Euskalerrian euskeraz, eta Kastilla aldian... ba, eurak nai duten eran. ¿Ez alda orrela, Agustin?
Artu itzak aneika zorion eta beste bat izaten deken arte...
MAKAL XAMAR. – Entzun degunez oieratua arkitzen zaigu Urbieta’tar Gregorio inguruko gizon ezaguna.
Lenbaitlen sendatzen ba’zera poztuko giñake.
GASOLINA TA PRETOLIOA. – Makinen janari auxe garestia degu, eta orain ostera geitu nai digute. Len irurogeita ahamaseita ill onen aurrenetik larogeita seira igo nai digute Estaduak. Petrolioa, len ogeita bost xentimo, ta orain berriz berrogeita amar jarri nai digute. Ez det nai emen gai ontan geigo idazterik, beste egun batean edo urrengo idazkia izango da ta. ¿Nola bizi bear degu? Txiroari ez diote erruki aundirik. Itxas aldera beituta oraintxe... ez dakit zer esan ere. Urren arte bada.
ARANTZAZU’RA. – Ill onen azkeneko igandean talde bat juan bearrian omen dira. Urrengo illen obstean luistarrak. Ongi joan eta obeto ibilli.
¡Arantzazu’ko Ama, gutzaz erruki!
ABERRI EGUNA. – Egun ontako oso pesta aundiak antolatzen ari gera, ta egitarua ia bukaturik daukagu. Emango degu beonen berri aste ontan. Gure kiroltzaleak oso prest daude ta... ia ba, aurrera.
Eguzki