gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
Egiaren garaitza

NERE BORDATXOTIK
Goiz ala berandu, egia ta zuzentasuan garaille izan bearrekoak dira, baña bitarte ortan Jaungoikoak jakin zenbat jasan eta iraun bear dan. Gure erlijioan daukagu ixpillurik bereziena. Elizaren garaipena ikusia dago; bera ondatu edo azpiratuko duan etsairik ez da sortuko. Etsaiak izan ditu ta izango ditu, ez dago zalantzik, baña erlijioaren ikurrin garbia denen gañetik agertuko da.
Egiaren eta zuzentasunaren alde, eleizaren alde, 18 milloi ziñopa edo martiri izan dira. Egia ta zuzentasuna asko jasan bearrekoak, naigabe ta oñaze erruz sortu araztekoak dira geienetan, baña garaitza ondoren dakarkitenak, goiz edo berandu denon buruzagi gallen izan bear dutenak. Emezortzi milloi Kristauren odal ixurketak bearreko ziran eleizaren garaikuntzarako. ¡Asko jasan bearrekoa izaki egia!

Egizko ta zuzentasunezko abertzaletasunak, nazionalismoak ere, era berean ibili bearrekoak dirala esan genezake. Europa’ko nazio askoren edestiari begiratzea aski degu ori baiezteko. Irlanda, Txekoeslobakia, Polonia, Kroazia ta abarrek itzegiten digute.
Zorigaitzekoa milla aldiz, arrotzen eskuetara erortzen dan erria –dio- Eleiz-alde jakintsuak.
¡Iñork uka ez lezaiguken arrazoia noski!
Eusko abertzaletasunaren edestia ere ez da gogo xamur aietakoa, arantzetatik arantzetara dabillena baizik. “Ereintza” izeneko Arantzadi’ren liburua zabaltzea aski degu, berarekin, eusko abertzaletasunarekin egin diran bidegabekeri narratsak ikusteko. Obeto ulertzeko, eusko abertzaletasunari egin zaizkion gaiztakeriak, eta igaroarazi zaizkion une latzak ikusteko esan nai nizueteke.
Irakasleak espetxean galdu zuan bizia ta geroztik jarraitzalle asko dabill arrixku berean.
Gaur eguneko kontuak ere arrigariak dira: arrigarri ta beldurgariak. Orain azaldu zaizkigu “derecha” izeneko oien tranpiak: denok dakigu gurekin zer egiteko asmoak zituzten. Eurak buru irten balira, eurak aginte aulkira igo balira, geure aberri maitea negar uluz utzi bearean izango giñan, emendik urrun biali nai giñuzen ba. Gure biltoki ta batzoki apañak itxiko zizkiguten, gure eskolatxo asko ere bai. Gure izparringi edo periodikoetzaz eurak jabetuko ziran, Euzkadi’ko apaiz gazteak España’ko toki arloetenetara joan bearrean ziran. Guzia erlijioaren izenean egin naiko ziguten noski: naiz ta dotriñak nor bere burua bezela lagun urkoarena maitatzeko agindu.
Egia zigortu bear danean, aertzaletasuna jipoitu nai danean, dotriñak eta gañontzekoak aztu egin zaizkate.
¿Errukarriak!
Erasorik eta ekaitzaldirik gogorrenak igarota ere, len bezin tinko ta sendo gaude geure tokian. Jainkoak ere ez nai nunbait onenbestez galtzerik.
Orain, okerkeri ta ankerkeri aundienakin ezer lortu ezin dutela ikusi dutenean, maizter eta langille beartze ta diru zabalteak onurik ez dakarkiela ikustean, burua makurtuta txokoratzen zaizkigu. Zenen txarkeria ezagutzeko ordua dezute gizarajuok!
Gure eleiz gizon aintzagarrien abotsa ere bazter guzietan entzun dan. Goiz edo berandu, egia garille beti!
Baserritar, arrantzale, ta gañontzeko eusko anaiak! Oraingoa ikusiz gañera, zeuen kezka xaxtarrok uxatu bear dituzute.
Eusko Alderdia beste biderik ez dago. Eleizaren onerako ta aberriaren aintzarako, zeuen botuak abertzaleai eman.
¡Iganderarte, jaunak! Gora Euzkadi!

Basarri

2006 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net