MOTRIKO
ERRIKO – BERRIAK
Ilaren laugarren igande bezela Luistar gazteak ospatu zitusten ileroko elizkizunak, goiz ta arratsaldeko elizkizunetan gazte asko ikusi zan.
Igandean baite ere neska-mutil gazteak lenengo jaunartze nagusi egin zuten meza nagusitan, bertan Erretore jaunak itzaldia egin zuan gastexoai aurrerakoan onak izateko, ta arratsaldeko Luistarren elizkizunean Epelde jaunak ere Luistar gazte onentzat itzaldi eder-eder bat egin zuan.
-Juandan astean bi eriotz uste gabe izan ditugu errian.
Maria Urristieta andrea. Bere elizkizunean jende asko ikusi zan.
Beste eriotza berriz, gaixo larri baten ondoren elizako gauzak ondo eginda Manuela Anzola LA CRUZ onen irakurle andre on-ona.
Il obiratze ta elizkizunean jende aundia zan, agerturik askok berari bizitzan zioten maitetasuna.
Laguntzen diogu naigabean bere sendiko, familiko, guati-guztiai, ta aparte eran (naiz berandu eman) artu beza gure begiko adiskide Paquita de Uranga andereñoak.
Irakurleai eskatzen diogu orain aita gure bana ildako animak Goiko Jaun Onak zerura jaso ditzan.
-Neguan baño oraintxe udaberrian askoz ere otz aundi ta ekaitz gogorraguak ikusten ditugu.
Egunero itxasoa txakur amorratu baten antzera ikusten da, ta mariñelak oraindik ez dute bokartik ekartzen.
-Gau gurtzaleen jaia il onetan da, larunbat ontatik igandera ta bestea 16 gr. 17 igandera.
-Andre Mariaren lore ilean urtero bezela elizkizunak izango dira Parroki ta beste elizetan.
-Gaixorik dago Joana de Balanzategi.
Lázaro de Anzola’ren emazteak aurtxo eder bat mundura eman du.
“Buenos Aires” deitzen dan etxean ta “Antzomendi” baserrian igande arratsaldetan “emprenuko aspua’ren” jai jarri du.
Lenago orain, gero, ta beti euskal-idazle au onelako jaiaren kontra.
-Juan dan astean ezin izan esan nuen LA CRUZ onena nere asteroko lanik egun ortan oyean gordeta egon nitzalako.
Datorren aste arte
Noiz-Bait.